Asier (original) (raw)
Asier gizonezkoen euskal izena da. Francisco Navarro Villoslada idazlearen Amaia edo euskaldunak VIII. mendean liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia ('hasiera') Amaia beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari ('bukaera'ri) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita. Asierrek Eudon izena ere hartzen du eleberrian..