Jon Azkargorta (original) (raw)

Jon Azkargorta Aretxabala, ezizenez Azkar (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 3a) euskal fisikari eta errugbilari ohi bat da. Erdilari eta atzelari postuetan jokatzen zuen. 1981-2003 artean Getxo Rugby Taldean jokatu zuen, eta 1982-1994 artean Euskadiko errugbi selekzioa eta Espainiako errugbi selekzioarekin ere jokatu du. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan.