Lagado (original) (raw)
Lagado fikziozko hiri bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen dena. Balnibarbiko hiririk handiena da. Hiria bere Akademiagatik da ospetsua. Akademia honek hainbat arlotako jakintsu asko biltzen ditu. Lemuel Gulliver-ek Akademia bisitatu zuenean oso esperimentu bitxi batzuk ikusi zituen: eguzki-energia pepinoetan gordetzekoa, armiarmen zeta hauskaitza sortzekoa, hizkuntza substantibo silababakarren multzo bihurtzekoa, eta abar. Orokorrean, Royal Societyren eta bere esperimentuen satiratzat hartu izan da Lagadoko Akademia.