Physical geography of the Basque Country (original) (raw)

Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz txikia den herrialde bat izan. Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu. Muga natural nagusiak hauek dira: Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa) eta Aturri iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean (nahiz eta muga zehatz-mehatz bi ibai horietan ez izan). Tokirik gorena Hiru Erregeen Mahaiaren tontorra da, itsas mailatik 2438 metro gorago.

thumbnail