Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea (original) (raw)

Hika ikastaroa antolatu dute Oñatin, apirilean eta maiatzean

Hika ikastaroa kartela

Bost saioko hika ikastaroa antolatu dute Ingo Xonau! taldeak eta Oñatiko Udalak. Saioak kultur etxean izango dira, debalde, eta izena emateko epea martxoaren 20an irekiko da. Herritarrak beldurrik gabe "hikaratzera" animatu nahi dituzte.

2026-03-18

Jose Antonio Villar abeslari eta aktore oñatiarra hil da

Jose Antonio Villar

Ez Dok Amairu mugimenduaren sorreran egon zen Jose Antonio Villar. Gaztetxotatik hasi zen euskaraz kantuan -hasieran Iparragirrez mozorrotuta- eta bi disko klandestino grabatu zituen, euskaratutako kanta dantzagarriekin. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen 2023an eta elkarrizketa ikusteko moduan dago.

2026-02-23

Zer da ahotsak?

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Euskal Herri osoko ahozko ondarea jaso nahi dugu, Bizkaitik hasi eta Zuberoaraino

Proiektu hau guztiona da. Lagundu ahotsak entzunarazten!

Ingo xonau! Ingo xonau! logotipoa, Oñati

Oñatin noka berreskuratu eta hitanoa biziberritzeko proiektua