Joseba Sarrionandia (original) (raw)

Joseba Sarrionandia
(2016) Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Iurreta, 1958ko apirilaren 13a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Durango
Familia
Familia ikusi Telmo Zarraonandia (second-degree relative (en) Itzuli)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskaragaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, olerkaria, haur literaturaren idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea
Parte-hartzailea Tabakalera Martuteneko ihesa
Jasotako sariak ikusi Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena (2001) : Lagun izoztua Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari (1986) : Atabala eta euria Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari (2001) : Lagun izoztua Euskadi Saria (2011) : Moroak gara behelaino artean? UEUren ikasturte-hasierako hizlaria (2022) [[]] (2024)
Kidetza EuskaltzaindiaEuskadi Ta AskatasunaUdako Euskal Unibertsitatea
Izengoitia(k) Sarri
Genero artistikoa saiakera
Inguma: joseba-sarrionandia-uribelarrea Literaturaren Zubitegia: 124 Tabakalera: 101637 Musicbrainz: edf8b3fa-7049-4f84-9009-00999a72e0e1 Edit the value on Wikidata

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuek lehenagotik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean,[4] eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Euskaltzain urgazlea,[5] Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Mariner (Marinel zaharraren balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat. Hainbat idazleren lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoa.[6][7]

« Euskal Filologia ikasten nuenean gazte-gazteak ere bagenituen klasean. Joseba Sarrionandia, esaterako. Superdotatua zen. Umil-umila, majo-majoa. Liburuak erosi beharrik ere ez zuen: liburutegian behin irakurri eta azterketa gainditzen zuen, eta nola! »
Pilare Baraiazarra[8]

Sarrionandia, 1985ean

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Bere obran hala adierazita, zortzi egunez torturatu zuten atxiloaldi luze horretan.[9] Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz azaldu du. Urte hartan hainbat literatura-sari irabazi zituen. 1981ean Izuen gordelekuetan barrena lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen, eta biziki eragin zien euskal idazle berriei; izan ere, Bitakora kaiera lehen poema manifestutzat ere hartu zuten.

1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta.[10] Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Iheslari bizi izan zen (Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu bazuten ere[11]) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen segitu zuen[12] eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu zen: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi zizkien bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.

2011ko urrian Eusko Jaurlaritzak euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria eman zion Moroak gara behelaino artean? liburuari esker, baina sariari dagokion dirua atxiki egingo zuela jakinarazi zuen justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.[13] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak auzirik ez zuela esan zuenean,[14] diru saria eman zioten.

Joseba Sarrionandiaren ahots-grabazioa 2017ko Korrikarako idatzitako mezua irakurtzen. Iruñea, 2017ko apirilaren 9a

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, hautaketa prozesu zorrotz baten ostean, eta orduantxe jakin zen Habanan urte batzuk zeramatzala.[1] Eta handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean; Jose Goitia kazetariak bi egun lehenago egin zituen hala argazkiak nola elkarrizketa.[2][3]

Ines Osinagarekin. «Olatu arteko txalupa arraroa» ikuskizunean (Donostiako Victoria Eugenia Club, 2022-09-08).

2021eko apirilaren 19tik geroztik, Joseba Sarrionaindia Euskal Herrian da. Durangaldeko Anboto.org atariak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrian da gertukoak eta etxekoak bisitatzen. Herria aldatuta aurkitu duela adierazi dio Durangaldeko astekariari, eta aitaren hutsunea, familiako beste batzuena eta hildako lagunena nabari duela.[15][16][17]

2022an Ares kubatar ilustratzaile ospetsuarekin Munduari bira eman zion ontzia ipuin ilustratua argitaratu zuen.

Ines Osinagarekin 2022an hasi zen «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herri herri.[18]

Sarrionandia (Hitzez eta Ahotsez, 2022)

« Badira premia historiko bati erantzutera datozen sentsazio sortzen duten liburuak, gure izate partikular zein kolektiboaren larritasuna eta kinka agerian jartzen dutenak gordin-biluzian, eta tristura infinito bat. Maisulanak dira horrelakoak askorentzat. (...) Ttipia da poesiaren ahalmena; baina gaur, atzo eta bihar ezinbestekoagoa zaigun liburua eman digu: Hnuy illa nyha majah yahoo. »
J.L. Otamendi[oh 1]

Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu[23], eta haiei buruz askotan jarduten da bere liburuetan:

Sarrionandiaren lanak hainbat erdaratara itzuli dituzte:

Poesia antologiak

Narrazioak

Ni ez naiz hemengoa

Atabala eta euria

Harrapatutako txorien hegalak

Lagun izoztua

Moroak gara behelaino artean?

Kolosala izango da

Joseba Sarrionandiaren lanek oihartzuna izan dute euskaraz egiten den literatura kritikan[25][26]. Bere belaunaldiko hainbat egilek[27][28] eta geroago etorri diren belaunaldietakoek ere[29][30][31] askotan aipatu dute.

Joseba Sarrionaindiaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

  1. [19]

  2. 1 2 Ander Perez: «Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean», Berria, 2016-11-03.

  3. 1 2 Jose Goitia: «Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”», ZuZeu, 2016-11-20.

  4. 1 2 Oier Aranzabal: http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandia-argazki-batean-preso/ «Joseba Sarrionandia, argazki batean preso»], ZuZeu, 2016-11-19.

  5. Euskal idazleak = Basque Writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-7086-357-6..

  6. Euskaltzaindia. Organigrama -> Euskaltzain urgazleak. .

  7. «Una tesis de la UPV analiza por primera vez las traducciones de Sarrionaindia» El País 2011-11-26.

  8. Sarrionandiaren beste sormen-lanak, Basque Research

  9. Rubio Iturria, Miren. (2021). «Pilare Baraiazarrari elkarrizketa» jakin (Jakin.eus) (kontsulta data: 2021-02-27).

  10. Sarrionaindia, Joseba. (2019). Airea ez da debalde. Pamiela, 61-62 or. ISBN 978-84-9172-135-2..

  11. «1985: Cronología» Argia.

  12. cadenaser.com. (2011-10-03). Los delitos de Joseba Sarrionandia han prescrito. .

  13. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, ihes eginda dagoen idazle baten biografia. .

  14. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, euskarazko saiakera Literatura saria. .

  15. «Sarrionandia no tiene causas pendientes que justifiquen la retención del importe del premio» Gara 2011-11-22.

  16. «Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean - Iurreta» Anboto.org (kontsulta data: 2021-04-22).

  17. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-04-22). «Ongietorri mezuak Joseba Sarrionandiari sare sozialetan» naiz: (kontsulta data: 2021-04-22).

  18. Berria. «Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da» Berria (kontsulta data: 2021-04-22).

  19. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (kontsulta data: 2022-09-09).

  20. Zubimendi, Joxe Ramon. (1998). Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea, 58 or. ISBN 84-89923-08-6..

  21. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..

  22. Onaindia, Markel. (2023-02-21). «Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia» Berria (kontsulta data: 2023-02-27).

  23. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20191202/airea-ez-da-debalde-sarrionandiaren-bigarren-gaukaria

  24. Aiora JAKA IRIZAR - Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Iker-28 - Euskaltzaindia. 2021. 978-84-95438-86-7

  25. Sarrionaindia, Joseba. (1976-1980). «Anaitasuna aldizkaria - Bilaketa emaitzak» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-08-03).

  26. sarrionandia kritiken hemeroteka » Bilaketa. (kontsulta data: 2021-04-26).

  27. Etxeberria, Hasier. (2002). Bost idazle. Alberdania ISBN 84-95589-41-9. PMC 433302856. (kontsulta data: 2021-04-26).

  28. Mintegi, Laura. «Nor bere egoerak bizi du» Berria (kontsulta data: 2021-04-26).

  29. Iturralde, Joxemari. «Gaur ez dut ezer ikusi» Berria (kontsulta data: 2021-04-26).

  30. Arrese, Gorka. «ZURE ONDOAN KOBLAKA» Berria (kontsulta data: 2021-04-26).

  31. Berria. «Nola irakurri du Sarrionandia haren osteko belaunaldiak?» Berria (kontsulta data: 2021-04-26).

  32. Astiz, Iñigo. «Sarrionandia: eta itzuli izan balitz, zer?» Berria (kontsulta data: 2021-04-26).

Joseba Sarrionandiaren lanak
Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990) Munduari bira eman zion ontzia Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua? Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak