Latakia (original) (raw)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Latakiaاللاذقية_حماللاذقية_
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Siria
Eskualdea Latakia eskualdea
Izen ofiziala اللاذقية
Jatorrizko izena اللاذقية
Geografia
Koordenatuak 35°31′25″N 35°47′30″E / 35.5236°N 35.7917°E / 35.5236; 35.7917
Map
Azalera 58 km²
Altuera 0 m
Demografia
Biztanleria 700.000 (2009)
Dentsitatea 12.069 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 041
Hiri senidetuak Susa, Mersin, Konstantza, Rimini, Aden, Korfu, Genova, Famagusta eta Gazimağusa Municipality (en) Itzuli
elatakia.sy

Latakia[1] (arabieraz حماللاذقية, Al-Ladhiqiyah), Siriako itsas porturik garrantzitsuena eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Latakia eskualdeko hiriburua da. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Orontes ibaitik hurbil. 2004an 383.786 biztanle zituen[2].

Historia luzeko lurraldea da. Aipagarri dira erromatarren garaiko garaipen arkua eta Bacchuseko zutabe korintotarrak. Antzina Laodizea (grezieraz: Λαοδίκεια ἡ Πάραλος, Laodikeia edo Laodiceia) seleukotar hiria izan zen.

Eta askoz lehenago, Ugarit erresuma garrantzitsua lurralde horretan egin zen. Ugarit hiria bera iparraldean zegoen, hiri modernotik zortzi bat kilometrora.

Latakiak uda beroko klima mediterraneoa du, Csa Köppen klima sailkapenean.

Siriako itsas porturik garrantzitsuena da eta nekazari gune garrantzitsu baten ondoan kokaturik dagoenez, garia, garagarra, kotoia, fruituak, olioa, tabakoa eta abar esportatzen dira.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Siriako biztanleria Citypopulation.de
  3. World Weather Information Service - Latakia. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2009-03-02).
  4. Climatological Information for Latakia, Syria. Hong Kong Observatory.