Txikipedia:Alfred Wegener - Wikipedia, entziklopedia askea. (original) (raw)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Wegener
Alfred Lothar Wegener 1880 ko azaroaren 1an jaio zen, Berlinen (Alemanian). Oso famatua izan zen, denborarekin egiaztatu den teoria bat landu zuelako: kontinenteen jitoa.
Alfred Wegenerrek astronomia ikasi zuen Berlingo Unibertsitatean, baina ondoren hainbat arlotan egin zuen lan, adibidez, metereologian eta geofisikan.
Aipatu bezala, Wegenerrek kontinenteen jitoaren teoria garatu zuen. Teoria horren arabera, duela 255 milioi urte inguru kontinente guztiak elkartuta zeuden. Kontinente bakar eta erraldoi horri Pangea deitu zion. Izan ere, asko ikertu ondoren konturatu zen kontinenteak puzzleko piezak bailiran bat etortzen zirela. Gainera, bi fosil berdin-berdin aurkitu zituen ozeanoez bi leku ezberdinetan, Hego Amerikan eta Afrikan, esaterako.
Horrela zatitu zen Pangea, milioika urteren ostean gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortzeraino.
Bere iritziz, kontinenteak mugimenduan daude, plaka tektonikoak mugimenduan daudelako. Mugimendu horri esker, milioika urteren buruan, Pangea gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteetan banatu zen.
Alfred Wegenerrek 1912an bere teoria pubilkoki azaldu eta defendatu zuen, baina inork ez zion sinetsi.
Urte ugari pasa zituen Groenlandiara joaten ikerketak egiteko. Bidaia horietako batean, hil egin zen, 1930eko azaroaren 2 edo 3an, 50 urte zituela. Bere lantaldearentzat janari bila joan zela izoztuta hil zen.