Veneto (antzinako herria) (original) (raw)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Venetoak
Venetoa[1] (latinez: Veneti; antzinako grezieraz: Ενετοί, Enetoi) K.a. 1000. urte inguruan Ekialdeko Europan kokatu zen indoeuropar hizkuntzako herria izan zen. Jatorriz gaur egun Polonia den lurraldean bizi ziren, eta handik Adriatikoko itsasertzetara eta Anatoliaraino zabaldu ziren. K.a. V. mende inguruan Veneziako ordokia eta Alpeetako igarobideak hartu zituzten. Erromaren aliatu izan ziren galiarren eta kartagotarren aurka.
- Artikulu honen edukiaren zati bat _Lur hiztegi entziklopediko_tik edo _Lur entziklopedia tematiko_tik txertatu zen 2012/12/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..