azeri - Wikiztegia (original) (raw)


"azeri"

IZEN BIZIDUNAREN DEKLINABIDEA
MUGAGABEA SINGULARRA PLURALA
ABSOLUTIBOA azeri azeria azeriak
ERGATIBOA azerik azeriak azeriek
DATIBOA azeriri azeriari azeriei
GENITIBOA azeriren azeriaren azerien
SOZIATIBOA azerirekin azeriarekin azeriekin
MOTIBATIBOA azerirengatik azeriarengatik azeriengatik
DESTINATIBOA azerirentzat azeriarentzat azerientzat
INSTRUMENTALA azeriz azeriaz azeriez
INESIBOA azerirengan azeriarengan azeriengan
ADLATIBOA azerirengana azeriarengana azeriengana
MUGA-ADLATIBOA azerirenganaino azeriarenganaino azerienganaino
HURBILTZE-ADLATIBOA azerirenganantz azeriarenganantz azerienganantz
ADLATIBO DESTINATIBOA azerirenganako azeriarenganako azerienganako
ABLATIBOA azerirengandik azeriarengandik azeriengandik
PARTITIBOA azeririk - -
PROLATIBOA azeritzat - -
  1. Txakurren familiako ugaztun haragijalea, belarriak tente dituena eta kolore arre-gorrixka duena.
    • Adibidea: Azeriek usaimen ona eta ikusmen zorrotza dute gauez.

  1. Gaiztoa edo maltzurra den pertsonaz esaten da.
    • Adibidea: Ez sinetsi horrek esandako ezer azeri galanta da eta.