lau - Wikiztegia (original) (raw)
IPA: /´lau/
/Oraindik ez daukagu hitz honen etimologia. Lagundu ezazu jartzen./
- 4 zenbakiaren izena. Bostaren aurretik eta hiruaren ondoren doa.
- Adibidea: Lau gol sartu dizkio gaur nire taldeak aurkariari.
lau haizetara: zerbait ozen esan, mundu guztiak entzuteko moduan.
- Adibidea: Lau haizetara esan zuen aita izan zela.
lau katu: jende gutxi dagoela adierazteko.
- Adibidea: Manifestazioa deitu zuten baina lau katu azaldu ziren bertara.
lau hankan: lau hankatan ibili, umeak bezala.
- Adibidea: Botoia erori zait lurrera eta lau hankan nabil bere bila.
"lau"
| IZEN BIZIGABEAREN DEKLINABIDEA | |||
|---|---|---|---|
| MUGAGABEA | SINGULARRA | PLURALA | |
| ABSOLUTIBOA | lau | laua | lauak |
| ERGATIBOA | lauk | lauak | lauek |
| DATIBOA | lauri | lauari | lauei |
| GENITIBOA | lauren | lauaren | lauen |
| SOZIATIBOA | laurekin | lauarekin | lauekin |
| DESTINATIBOA | laurentzat | lauarentzat | lauentzat |
| MOTIBATIBOA | laurengatik | lauarengatik | lauengatik |
| INSTRUMENTALA | lauz | lauaz | lauez |
| INESIBOA | lautan | lauean | lauetan |
| LOKATIBOA | lautako | lauko | lauetako |
| ADLATIBOA | lautara | laura | lauetara |
| MUGA-ADLATIBOA | lautaraino | lauraino | lauetaraino |
| HURBILTZE ADLATIBOA | lautarantz | laurantz | lauetarantz |
| ADLATIBO DESTINATIBOA | lautarako | laurako | lauetarako |
| ABLATIBOA | lautatik | lautik | lauetatik |
| PARTITIBOA | laurik | - | - |
| PROLATIBOA | lautzat | - | - |
- Kopuru hori adierazten duen zenbakia.
- Adibidea: Lauak orkatila bihurritu du.
"lau"
| IZEN BIZIDUNAREN DEKLINABIDEA | |||
|---|---|---|---|
| MUGAGABEA | SINGULARRA | PLURALA | |
| ABSOLUTIBOA | lau | laua | lauak |
| ERGATIBOA | lauk | lauak | lauek |
| DATIBOA | lauri | lauari | lauei |
| GENITIBOA | lauren | lauaren | lauen |
| SOZIATIBOA | laurekin | lauarekin | lauekin |
| MOTIBATIBOA | laurengatik | lauarengatik | lauengatik |
| DESTINATIBOA | laurentzat | lauarentzat | lauentzat |
| INSTRUMENTALA | lauz | lauaz | lauez |
| INESIBOA | laurengan | lauarengan | lauengan |
| ADLATIBOA | laurengana | lauarengana | lauengana |
| MUGA-ADLATIBOA | laurenganaino | lauarenganaino | lauenganaino |
| HURBILTZE-ADLATIBOA | laurenganantz | lauarenganantz | lauenganantz |
| ADLATIBO DESTINATIBOA | laurenganako | lauarenganako | lauenganako |
| ABLATIBOA | laurengandik | lauarengandik | lauengandik |
| PARTITIBOA | laurik | - | - |
| PROLATIBOA | lautzat | - | - |
Zenbaki kardinalak euskaraz 1etik 100era
- Gorabeherarik gabea, hau da, guztia altuera berean duena. Normalean lurrari dagokio.
- Adibidea: Inguru hau oso laua da, ez da mendirik ikusten.
- Bereizgarririk gabea, sinplea.
- Adibidea: Amaia oso pertsona laua da.
- Apalki.
- Adibidea: Lau gol sartu dizkio gaur nire taldeak aurkariari.