Tonuak Gazteen Testu Irakurrietan (original) (raw)
2012, DOAJ (DOAJ: Directory of Open Access Journals)
M etodologia berriek eraginda ahozko komunikazioari hasi zaio ematen behar duen garrantzia hezkuntzaren maila guztietan eta beronen barruan irakurketa ozenari ere. Irakurtzea ez da testu batean datozen zeinu grafikoak dekodifikatzea, baizik eta grafia horien bidez adierazten dena identifikatzeko, ulertzeko eta barneratzeko prozesua, ahoz gora nahiz isilean egin daitekeena. Ahoz gora irakurtzeak, testuari berari ez ezik, entzuleei, eta irakurtzeko moduari ere garrantzia ematen die; alegia, ahoz gora irakurtzean intonazioak, azentuak, abiadurak edota artikulazioak garrantzia dute, bistan da horrek erabateko lotura duela ahozkotasunaren ezaugarriekin eta prosodiarekin, bereziki. Oso azterketa gutxi egin dira orain artekoan, nahiz eta praktika honen garrantzia hainbat lanetan nabarmendu den, Gonzálezek 2005ean ondorengoa aipatu zuen: La prosodia es un campo que está despertando un interés creciente en la investigación en lectura y tiene un potencial importante para la mejora de los métodos de enseñanza de la lectura. El hecho de que los efectos del entrenamiento se manifiesten de una forma tan temprana-tras ocho sesiones de entrenamiento-indica su carácter latente y la necesidad de que en el medio escolar se preste más atención a este componente de la lectura.