Gipuzkoako euskara zaharre(ta)tik erdialdeko euskarara: isoglosen diakroniaz (original) (raw)
Related papers
Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen
V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma. Giza Zientziak eta Artea., 2023
Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko testu zahar dialektal batzuk erkatu ditut, zer hizkuntza-ezaugarritan bat datozen eta zertan ezberdintzen diren ezagutzeko. Saio honen helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako Urola, Goierri, Tolosaldea eta Beterri eskualdeetan iraganean egon diren hizkuntza-ezaugarrien sailak bereiztea; horietako bakoitza zein berrikuntzak definitzen duen zehaztea; eta berrikuntzok iker-eremuaren barrenean noraino hedatu/mugatu diren jakitea. Lau sail bereizi ditut behin-behinean. Zenbait zalantza eta zailtasun ere adierazi ditut, testu zaharrak erabiltzerakoan sortu ohi direnak.
Orozkoko euskararen azterketa diakronikorantz hurbiltze bat
Anuario de Filología Vasca Julio de Urquijo (ASJU), 2008
In this paper, we try to make a historical account of the particular characteristics that define Orozkoan dialect (Biskay), in order to know the evolution of this valley and that of Biskayan Basque in general. After an introduction ( § 1), we are going to trace the most interesting features of this town's language in the 18 th century ( § 2). Then, using L. L. Bonaparte's data (19 th century), where the caracteristics we actually use to define Oroz koan dialect are already consolidated, we are going to see the evolution of this features, whether they are kept or lost, and we will try to discover the loss process ( § 3). In the last part of the paper ( § 4), we are going to compare the language of the doctrine known as Viva Jesus and the Orozkoan dialect, aiming to place geographically the language of this text within the biscayan dialect.
Euskara nafarrari diakroniatik begira
Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena, 2020
Saio honetan Koldo Zuazo dialektologoak 1998az geroztik euskara nafarra definitzeko baliatu zituen ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Areago, ezaugarri horiei ikuspuntu diakroniko batetik begiratzen zaie lan honetan. Guztira 11 arau edo ezaugarri biltzen ditu Zuazok euskara nafarraren ezaugarri «esanguratsuen» zerrendan. Ondoren datozen lerrook idazteko, testu zaharrenetara jo eta ezaugarri horiek dialektoan noiztik aurrera agertzen diren erakusten da. Hori horrela, saiotxo honetan ikusten da 11 berrikuntza horiek ez zirela garai berean eta batera sortu; aitzitik, ikusten da batzuk berrikuntza zaharrak direla eta beste batzuk oso berrikuntza berriak direla.
Euskararen dialektologia historikoaren inguruko lanetan mugarri dugu Mitxelenaren 1981eko «Lengua común y dialectos vascos». Geroztik dialekto modernoen abiapuntua ez K. aurreko aitzineuskara, baizik eta K. ondoko V-VI. mendeetan garatutako hizkuntza batasuna genuke eta batasun horrek Barbero eta Vigil-ek deskribatutako eszenario historikoan luke oinarri. Gure lanak bi helburu nagusi ditu: batetik Euskara Batu Zaharra linguistikoki definitu beharra erakustea, Mitxelenak ez baitzuen egiteko hori bete. Gainetik, egiteko hori enparatuko tradizio linguistiko garatuetan bezala burutu behar genukeela aldarrikatzea, hots, aurretiko aitzinhizkuntza estandarrari buruz (aitzineuskara modernoari buruz) izandako berrikuntzak erabiliaz; horretarako aztertu dira, abiapuntu bezala, bi dozena berrikuntza fonologiko eta morfologiko. Bigarren helburua hizkuntza batasun horren haustura ez behingoan (8, 12 edo 6 dialekto garaikideren bidez) baizik eta -nonahi bezala-etengabeko zatikatzearen bidez, adarkatze bitarraren ondorio gisa azaldu behar dela aldarrikatu nahi izan dugu. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 155 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 155 29/10/13 09:24:53 29/10/13 09:24:53 156 J O S E B A A . L A K A R R A Azkenik, erakutsi nahi izan dugu euskal dialektologia diakronikoa ere, ez egoera modernoa betidanikotzat ukronikoki ulertuaz, baizik eta hizkuntzak berezko duen aldakortasuna oinarritzat hartuaz aztertu behar dela, beste zeinahi ikerketa historiko eta filologiko legez. Abstract The work on the historical dialectology of the Basque language finds its milestone in Mitxelena's «Lengua común y dialectos vascos» from 1981. Ever since, we don't consider Proto-Basque the starting point of the modern dialects but the common language (= Old Common Basque) developed in the 5th-6th centuries AD instead. This linguistic unity would be grounded on the scenario described by Barbero and Vigil. Our work has two primary aims: first, we want to show the need of defining Old Common Basque linguistically, given that Mitxelena didn't fulfill this task, as well as showing the need of doing this in the wake of other developed linguistic traditions, i.e., making use of the innovations developed from the previous stage of the language, namely (Modern) Proto-Basque. To this end, two dozens of phonological and morphological innovations have been studied to get started.
Anuario Del Seminario De Filologia Vasca Julio De Urquijo International Journal of Basque Linguistics and Philology, 2007
In the history of the occidental and central dialects of Basque, the verbal periphrases composed by the verbal stem / or the participle and the auxiliaries *edin, *ezan, egin have undergone a change in the form of their principal verb. Up to now, the bascologists have presented this modification as a generalization of the use of the participle within these three periphrases. However, the 15 th , 16 th , 17 th and 18 th century texts' data seem to show different tendencies depending on the auxiliaries and the periods. The periphrasis based on the auxiliaries *edin and *ezan have generalized the use of the participle at different times, and the egin auxiliary based one seems to have always employed the participle as its main verb. Thus, these data give us good evidence for proposing that these three periphrases appeared and further grammaticalized on the basis of two different structures: (i) verbal stem + auxiliary (periphrases with the auxiliaries *edin and *ezan), (ii) participle + auxiliary (periphrasis with the auxiliary egin). Furthermore, the [participle + egin] periphrasis has little by little replaced the [verbal stem + *ezan] one in those dialects. In the occidental varieties of Basque this change was accomplished as soon as the 18 th century, whereas in the central dialects both transitive constructions still are in complementary distribution. 0. Sarrera 1 Euskararen ezaugarri tipologiko azpimarragarrienetarik bat da adi tz trinko guti, eta perifrasi asko duela. xvi. mendean jadanik hala zen, nahiz eta garai hartan gaur egun baino trinko gehixeago erabil tzen zen (Lafon 1944). Hori hala izanik, guziz beharrezkoa ikusten dugu euskal adi tzaren muinean diren egitura perifrastiko desberdinen azterketa diakroniko sakon baten buru tzea. Ai tzineko lan batean proposatu dugu gure perifrasi guziak ez direla garai berekoak, eta gramatikalizazio prozesu desberdinen bidez sortu zirela (Mounole 2006). Orduan aitzinatu genuen [adi tzoina/partizipioa + *edin, *ezan, egin] egitura lekukoturik dauzkagun perifrasi guzien artean zaharrena zela. 5 15 12
Gipuzkoa erdialdeko pluralgileen azterketa
Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre, 2020
Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko NOR pluralgileen polimorfismoa da ikergai; batik bat, aldakortasunaren eragile diren -(t)za-, -z-, -(t)zi- eta -zki-. Hala ere, NORK «haiek» pluraleko -ze pluralgilea ere aipatuko dugu, aztergai dugun eremuko testuetan eta ahozkoan aurkitu delako. Gipuzkoa erdialdea deitu diogun eremua Urola Erdia (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil, Beizama) eta Urola Kosta (Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Aia) azpieskualdeetako herriek osatzen dute, nagusiki. Itziar ere aintzat hartu da, aztergai dugun eskualdearekin muga egiten duelako. Azterketa honetarako, Urolaldeko testu zaharretatik abiatu gara, beraz, ardatz geografikoa ez ezik, ardatz kronologikoa ere aintzat hartu dugu. Batez ere, Larramendi aurreko idazle xumeen idazkiak aztertu dira; modu honetan, literatur gipuzkeraren eragina saihestu eta Urolaldeko bertako jarduna ezagutzea izan da helburua. Era berean, aztergai dugun eremuan hizkuntza-batasunik ba ote den ikusi nahi izan dugu eta Gipuzkoako gainerako eskualdeekin alderatu.
Iruñe ondoko euskal testu zahar berri bat
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 2013
Untzuko (Txulapain) parrokian edo inguruan orain gutxi agertu den euskal eskuizkribu zahar baten edizio eta azterketa dakargu lan honetan. Testuaren deskribapena egin dugu eta izkribua itzulpen-moldaketa dela kontuan harturik, jorratzen duen gaiaz eta testua euskaraz egotearen arrazoiez azalpen zenbait eman ditugu. Idazkiaren estilo txukuna gogoan, egile anonimoaren ezagupenen eta eraginen gaineko ondorioak atera ditugu. Horrezaz gain, testua ikuspegi filologiko eta dialektologikotik aztertuta, dagokion garaian eta hizkeran kokatzen saiatu gara. Eskuizkribuaren transkripzioa, grafia eta puntuazioa gaurkotua duen bertsioa eta jatorrizkoaren faksimilea ere eman ditugu hemen. En este trabajo presentamos el estudio y edición de un antiguo manuscrito en vasco hallado recientemente en la parroquia de Unzu (Juslapeña) o alrededores. Hemos descrito el texto y, al tratarse de una traducción-adaptación, hemos dado algunas explicaciones en torno al tema que trata y al motivo por el cual está redactado en vascuence. Teniendo en cuenta el cuidado estilo del escrito, hemos sacado algunas conclusiones sobre los conocimientos e influencias del autor anónimo. Además, tras estudiar el texto desde el punto de vista filológico y dialectológico, hemos tratado de ubicarlo en la época y variedad lingüística que le corresponde. También ofrecemos la transcripción, la versión en grafía y puntuación actualizada y el facsímil del original. This paper presents an analysis and an edited version of a manuscript in Basque recently discovered in the parish of Unzu (Txulapain / Juslapeña) or its surroundings. Considering this is a translation-adaptation, the text is described and some explanations both about its topic and the reason for it being written in Basque are supplied. Bearing in mind the elevated style of the writing, some conclusions about the knowledge base and the influences received by the anonymous writer are also drawn. After a philological and dialectological analysis, the text has also been placed in its corresponding time and linguistic variety. Furthermore, its transcription, a version in modern spelling and punctuation, and the facsimile from the original are provided.
Filologiatik dialektologiara Nafarroako euskarazko testu zaharretan barrena (1416-1750)
2019
Euskaldun bakoitzaren baitan filologo bat omen dago. Euskaldun askoren barrenean dialektologo bat ere bai, diotenez. Alabaina ez da hain erraza, Urtzi Regueroren kasuan bezala, filologiak eskatzen duen zehaztasuna eta dialektologia historikoak nahitaezkoa duen zorroztasuna ederki uztartzen dituen norbait aurkitzea. Monumenta Linguae Vasconum: Studia et Instrumenta sailean argitaratzen den liburu hau Urtzi Regueroren doktorego-tesiaren bertsio osatu eta emendatua da. Urtzi Reguerok Euskal Filologiako lizentziatura egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gero, UPV/EHUn bertan, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra; master amaierako lana Erdi Aroko euskaraz idatzi zuen, ohorezko matrikula lortuz, eta lan hartan dagoeneko dialektologia historikoarekiko trebetasuna erakutsi zuen.