Euskararen terminologiaren garapena Terminologiaren Teoria Komunikatiboaren argitan (original) (raw)

Terminologiaren Erauzketa Automatikoa Eta Bere Aplikazioa Euskararako

Azken urteotan testu teknikoetatik terminologia automatikoki erauzteko tresnak ari dira garatzen zenbait hizkuntzatarako, ingeleserako batez ere. Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (NLP) eta beste eremutan egindako ikerketen ondorioz teknologia prest dago horrelako aplikazioak garatu ahal izateko, nahiz eta emaitzak ikusita oraindik giza laguntza behar izan, automatikoki hautatutako terminologiaren artean azken aukeraketa egiteko.

Euskarazko lexiko espezializatuaren garapenaz eta harmonizazioaz

Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez. Bilbo: UEU. Gidor Bilbao, Pruden Gartzia eta Mari Karmen Garmendia (koord.), 2018

XXI. mendean nagusitu diren terminologiaren teorien arabera, edozein hizkuntzaren hiztegi-elementuak, berez, ez dira «hitz» edo «termino»: hiztegi-elementuen balio espezializatuak eta ez-espezializatuak diskurtsoetan aktibatzen diren tasun semantikoen ondorio dira. Hortaz, hizkuntzaren lexikoiaren sarreren karakterizazioak balio horiek guztiak azaltzen dituen eredu polisemikoa behar du izan. Ideia hori bat dator lexikografia orokorraren metodologiarekin. Izan ere, hiztegi orokorretan ohikoa da, hiztegi-sarreren adiera orokorrez gain, zenbait adiera espezializatu ere islatzea. Lan honetan adibide batekin saiatu gara agerian uzten Euskaltzaindiaren Hiztegiak lagundu dezakeela zenbait hiztegi-sarrerek erakusten duten aldakortasun asistematikoa harmonizatzen, euskara komunikazio espezializaturako tresna baliagarriago egiteari begira. Horretarako, baina, ezinbestekoa da irizpide funtzionalak baliatzea, bai arauak landu aurreko deskripzioan, eta bai hiztegiaren sarreren eta azpisarreren kodifikazioan ere.

2016 [2021] - Oharrak euskal gramatikagintza zaharreko terminologiaz

Lapurdum 19, pp. 299-307, 2021

Lan honen helburua hauxe da: euskal gramatika zaharretan erabilitako termino batzuk azaltzea eta, horren bitartez, hizkuntz terminoen esanahiak ongi eta zehatz-mehatz atzematearen abantailez ohartaraztea. Horretarako, lehenik eta behin, hizkuntz terminologiak Hizkuntzalaritzaren Historiografiari sortzen dion arazo orokorraz arituko naiz (§ 2); ondoren, euskalari zahar batzuen termino eta termino-bikoteen adibideak ekarriko ditut: Oihenarten "verba simplicia" / "verba composita" (§ 3.1), "coniugatio propria" / "coniugatio impropria" (§ 3.2) eta "auxiliaris" (§ 3.3), eta, azkenik, Larramendiren "terminaciones absolutas" / "terminaciones transitivas" edo "relativas" (§ 4).

Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboa: batasunetik aniztasun funtzionalerantz

Anuario Del Seminario De Filologia Vasca Julio De Urquijo, 2011

In the decade of the sixties, the main concern of the experts in Basque language was how to unite the speech community. However, after forty years of Standard Basque, the objective is to develop a language that is well adapted to each register. The lexis is the key in the functional development that the adaptation to each register requires, and that is exactly what we shall study in this work. We shall analyse, from the point of view of functional diversity, the methodology of the Standard Basque Dictionary, the purpose of which is to organize the standard Basque lexicon. We reach the conclusion that Standard Basque has taken certain steps to get closer to the functional variability desideratum. However, we have also detected methodological practices that may be an obstacle in this functional development. As a result, we draw up the outline of the methodological changes that would be required to accommodate linguistic norms to the variation at the register level.

Euskal hitz-ordenaren norabidea: idealismo ideologikotik pragmatismo komunikatiborantz

Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta, 2014

* UPV-EHU. 16 «[…], como primera providencia, desarticular, subdividir y reducir a varias cláusulas más cortas los […] períodos castellanos excesivamente largos» (1975: 166). 17 Ideia hori aski zabaldua egon da. Adibidez, Adolfo Arejitak ere nabarmendu izan du euskararen eta erromantze hizkuntzen arteko kontrastea: «Erromantze izkuntzetan goitik beherako joskerea erabilten da; esakune bateko atalak menperatzailleenetik menperatuenera erreskadatu oi dira. […] Euskeraz menperatua aurretik eta menperatzaillea ostean ipini oi dira, kasurik geienetan» (Arejita, 1983: 9). 18 Beste adibide batzuk: 17. orrian, «eraikuntza zuzena» zein den: «Biyar lan asko daukala eta ezin etorri izango dala esan dit amak»; edo 114. orrialdeko adibideak; edo baldintzari dagokionez, 193. orrialdeko adibide «zuzenak», eta abar.

Sintaktikoki etiketatutako euskarazko corpus historikoa eraikitzen

Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari / Nuevas aportaciones al estudio de la lengua, 2020

Lanak adituek berrikusi dituzte, itsu bikoitzeko sistemaren bidez/Los trabajos han sido revisados por pares doble ciego. Diseinua eta maketazioa/Diseño y maquetación: Kö estudio Imprimaketa/Impresión: Linegrafic

Testuak kokakuz dialektologia historikoan: egiteetatik metodologiara

Koldo Mitxelena katedraren III. biltzarra 3rd Conference of the Luis Michelena chair, 2013

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Cátedra Luis Michelena. Congreso (3.º 2012.Vitoria-Gasteiz) Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra = III Congreso de la Cátedra Luis Michelena = 3rd Conference of the Luis Michelena Chair / Ricardo Gómez … [et al.](eds. = arg.). -Vitoria-Gasteiz: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2013. -XXII, 770 p. : il., map. ; 24 cm. -(Publicaciones de la Cátedra "Luis Michelena" = "Koldo Mitxelena" Katedraren Argitalpenak ; 5)

Eraginkortasuna euskararen zientziarako hizkuntz aldaeretan

2000

Zientzia-jakintzan aurrera egiteko eta jadanik finkaturiko jakintza hedatzeko erabiltzen diren aldaeren barruan komunikazio-egoeraren arabera hainbat berbaldi mota aurkituko baditugu ere, erabilera horretan ereduzko zenbait ezaugarri finka daitezkeela aldarrikatuko dugu lan honetan. Gure argudio-ildoa da ereduzko berbaldi zientifiko eraginkorrak eraikitzeko prozesatzen errazak diren segidak aukeratzen ditugula eta aukera hori zuzenean lotuta dagoela gramatika-baliabide jakin batzuen hautapenarekin. Hortaz, lan honen gogoetak eta ondorioak ereduzko berbaldi zientifikoari buruzkoak dira eta ez nahitaez euskararen bestelako erabilerei buruzkoak. * Lan hau aurrera eramateko UPV 033.310-HB194/98 eta DGICYTeko BFF2000-1307-CO3-01 ikerkuntza-egitasmoen diru-laguntzaz baliatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu egin dizkiguten iruzkin interesgarriengatik Juan Carlos Odriozolari, Elixabete Pérez Gazteluri, Asier Larrinagari eta Edurne Etxebarriari. Esan gabe doa txarto esanen erantzule bakarrak gu garela. 1 Aldaera geografikoen barruan joskera-eta morfologia-baliabideen artean ere zenbait aukera (mikroparametriko) aurki daitezke. 2 Askotan leporatzen zaizkio euskara batuari hizkuntzaren aberastasun eta zuzentasun ezarekin zerikusia duten arazoak. Ez deritzogu oso zuzen lotura hori egiteari: euskara batua euskarak dituen kodeetako bat baino ez da eta aipaturiko arazo horiek zerikusi zuzena dute hiztunen hizkuntz ahalmenarekin, alegia, senarekin. Izan ere, badira euskara batua deritzon kodea baino ez duten hiztunak, euskara zuzen eta aberatsa erabiltzen dutenak eta alderantziz, badira euskara batuaz gain euskalki bat duten hiztunak, euskara txar eta txiroa egiten dutenak.