2025eko udal zerga-arauak onartu dira (original) (raw)

23 udal zerga eta tasetatik 12 aldatuko dira

Donostiako Udalbatzarrak 2025eko udal zerga-arauak onartu ditu iraileko ohiko udalbatzarrean. Pertsonen kudeaketa, ekonomia eta aurrekontuen zinegotzi Kerman Orbegozok gogorarazi du, 2025erako proposamena baldintzatuta dagoela, alde batetik, Udalak hainbat zerbitzu emateagatik izan duen kostuen gehikuntzarengatik, eta bestetik, Europar Batasunak hondakinak jasotzeko zerbitzuak defizitik ezin duela izan jarritako baldintzagatik.

Horiek horrela, Orbegozok azaldu du, ondorioz, 23 udal zergetatik 12 aldatuko direla. Eta aldaketa horiek ezinbestekoak direla Donostiak eskaintzen dituen udal zerbitzuak hobetzeko eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Hortaz, segidakoa gaineratu du “Proposatu ditugun aldaketen helburua da gure hiriak aurrera egiten jarraitzea, udal zerbitzu publikoen eskaintza sendotuz, betiere donostiarren ongizatea lehenetsiz. Gure asmoa da udal baliabideak modu eraginkor batean kudeatzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, inor atzean utzi gabe”.

Zerga arau berrien tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia taldeen arteko hainbat akordiorekin, baita EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeen zuzenketa tekniko eta arau proposamen baten onarpenarekin ere.

Aldaketa nagusienak:

## Tasak

Zergak

2024/09/26-an argitaratua